XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera det nere posik aundiena... Beste seme-alaberik ez det... Neronek ere gogorra egin diot nere aurretik bota dedanean... Berotuta nengoen eta ez nekien zer egiten nuen ere....

(Axari sartzen da jaunaka) Zer dek? AXARI. Madarikatu alenak! Infernuak eramango al ditu aurretik fraile guztiak bizi-bizirik! Gudariak azkar...! Zaldiak prantatu bear dira...!.

T. JAUNA. Baina; zer dek...? AXARI. Iges egin dutela biak!.

T. JAUNA. Ara, or dator kartzelzaiña.

Berak argituko dizu nola izan dan. Ni banoa aien ondoren. Ez dute, ez alde egingo.

(Axari badoa arin-aringa eskeilleretan beera gudari birekin, zaldien billa).

T. JAUNA. (Aurrean bildurturik dagoen kartzelzaiñari) Zer gertatu da? ZAIÑA. Iges egin dutela biak....

T. JAUNA. Orrenbeste banekien nik ere....

ZAIÑA. Presoa aitortu ondoren, fraileak irten du barrutik eta atea itxitera ninjoala, atzetik eldu dit eta bien artean lotu naute....

T. JAUNA. Zergaitik ez dek garraxirik egin...?.

ZAIÑA. Aoa estaltzen zidan eskuarekin; nik ortzaka ere ekin diot atzaparretan, baiña alperrikakoa izan da, ez du bere eskurik nere aotik kendu lotu nauten artean... Gero leiotik iges egin dute....

T. JAUNA. (Kartzelzaiñari) Zoaz etorri zeran bidetik.

(Bere kolkorako) Ederra egin diagu... Lore dala eta ezdala, ia xamurtu zitzaidan biotza... Oraingoan biak urkatu dizkiat, frailea eta Semeno.

Tiebasko. 28/.- Gaztelu-ataritik mendira. Arratsaldez.

OFF/. Axarik dozenerdi bat gudari bildu ditu, zaldizkoak eta badoaz gaztelutik igez egin dutenen ondoren....

(Gaztelutik basoan sartu arte) (Euren aurretik Frailea eta Semeno ikusi...).

29/.- Lazkanoko gaztelua.

Epai-gela. Egunsentian.

OFF/. Garzi Lupiz, Lazkanoko Jauna, goiz jeikita dabil, Semenoren berrien zai.

Leiotik begiratzen du tarteka.

Urduri dago.

Gudari taldea erne dago gazteluan Ataungo bideari begira.

Bi zaldun datoz eta goiko almenatik abixoa entzuten da: Badatoz! Badatoz!.

Gaztelu osoa esnatu da.

Jeitxi da Garzi Lupiz atarira morroi, neskame eta gudariekin.

Emen dira zaldunok. Zalditik jeitxi diranean aitak semea besarkadatzen du.

30/.- Gaztelu-atarian. Eguna argitzen.

GARZI. (L. Jauna). Ongi etorriak Semeno eta Garziaitz.

Epaimaia antolatu berriro. Epailleak bildu eta ekarri Otxoa ere.

(Auek denak morroieri dietza. Gero Semenori).

Onik zatoz? Bizirik, beintzat. Nola tratatu zaituzte Tiebasen? SEMENO. Gaizki eta ondo.

GARZI. Nola? Nola? Gaizki, bai; baiña, ondo zeiñek an?.

SEMENO. Alabak. Badu bat, ille gorri eta azal beltxarana... Aretxek ondo.

GARZI. Arritzekoa da kabi aretan maitasun lorerik ernetzea... SEMENO. Ba, alaxe gertatu da, aita.

OFF/. Badoaz guztiak gelara, goiko solairura.

Bitartean dena da Semeno agurtzea... eta bizkarrekoak ematea.

Maiekoak beuren tokiak artu dituzte.

31 /.- Gelan. GARZI. (Gudariei) Ekarri Otxoa.

(Badakarte bi gudarien erdian).